Marjinalismoa ondasunek kontsumitzaileari ekartzen dioten utilitatea, zehatzago horren azken unitateak dakarkion utilitate marjinala, prezioen faktore nagusitzat hartzen duen eskola ekonomikoa da. 1870eko hamarkadaren hasieran sortu zen, William Stanley Jevons, Léon Walras eta Carl Menger-en lanen eskutik. Eskolaren abiapuntutzat balioaren paradoxa hartu izan da, batere erabilgarriak ez diren diamanteek guztiz beharrezkoa urak baino askoz ere balio handiagoa duela agerian jartzen duena. Kontraesan hori azaltzeko, marjinalistek kontsumitutako ondasunaren azken balioari ez, baizik eta ondasunaren azken unitateak dakarren utilitateari erreparatu behar zaiola argudiatuz irizten zuten. Aurreko eskolak ez bezala, eskola marjinalista matematikan eta bereziki kalkulu diferentzialean oinarritzen da teoria ekonomikoa eratzeko.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…