Hemen, PDF formatoan, Euskal Herriko ibaien mapa mutua (izenekin eta izenik gabe) eta mapa ibaien izenekin dituzu, inprimatzeko prest. Ikus, gainera Aturri ibaia Bidasoa ibaia Oiartzun ibaia Urumea…

Hekateo Miletokoak egin zuen munduko maparen irudikapena, Anaximandrok egin zuen mapan oinarritua.
Mapa, honela definitzen da:
Mapak nola egin ikertzen duen jakintza arloa kartografia da, eta mapak ikertu eta egiten dituztenak kartografoak dira.
Irudikatzen diren elementu geografiko nagusien arabera hainbat mapa mota daude: mapa fisikoak (elementu fisikoak, hala nola ibaiak eta mendikateak, irudikatzen dituztenak), errepide-mapak, mapa politikoak (herrialdeak eta horiek arteko mugak irudikatzen dituztenak), mapa historikoak, mapa elektoralak eta abar. Zenbait elementu behar ditu ulergarria eta erabilgarria izateko: legenda (erabiltzen diren ikur eta koloreen esanahia adierazten duena), eskala (mapako distantzia unitate bakoitza zenbat den errealitatean), norabidea (iparraldea nora begira dagoen), iturria (nork osatu duen mapa) eta izenburua.
Ikus, gainera
Galeria
Eratostenesen mapa, meridianoak adierazten dituen lehen mapa izan zen.
Ptolomeoren munduko mapa. Cosmographia Claudii Ptolomaei,1467
Waldseemüller-en mapa, 1507. Amerika adierazten duen lehen mapa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.