Manikeismoa Mani maisu pertsiarrak K.o. III. mendean sortutako erlijioa izan zen. Manikeo edo manikeismoaren jarraitzaileen arabera, munduan aurkako bi indarrek, Argiak eta Ilunak, Ongiak eta Gaizkiak, Jainkoak eta Satanek, jarduten dute. Bi indar horiek etengabeko gatazkan daude, baina azkenean Ongiak lortuko luke garaipena. Gizakian ere bi indar horiek aurkitzen dira sinesmen horretan, Argia arimarekin eta izpirituarekin lotua eta Iluna gorputzarekin eta materiarekin. Manikeismoak bizitza aszetikoa aldezten zuen, gorputzean harrapatua dagoen arima askatzeko asmoz. Zoroastrismotik eratorria, III-V mende bitartean zabaldu zen; Agustin Hiponakoa filosofo kristaua manikeoa izan zen kristautu aurretik; hain zuzen, manikeismoa kristautasunak gaitzetsi eta heresiatzat sinesmena izan zen, Jainkoa kristautasunean izaki gorentzat hartzen denez. Aro Modernoko filosofo zenbaitek, ordea, hala nola David Hume-k eta Voltaire-k manikeismoak kristautasunak baino gaizkiaren azalpen egokiagoa egiten duela aldeztu zuten. Egun, hedaduraz, manikeismoa jokabideak eta pertsonak onak ala txarrak direla, bitartekorik gabe, sinetsiz eratzen den jarrera pertsonal eta sozialtzat ere hartzen da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
HeresiarkaHeresiarka heresia baten abiarazle edo liderra da. Etimologikoki, latinezko haeresiarcha hitzetik dator eta Agustin Hiponakoaren idazkietan agertzen da lehen aldiz; latineko terminoa αἱρεσιάρχης hitzetik dator, eskola filosofiko bateko burua…
Ortodoxia eta heterodoxiaIritzi, pentsaera edo jokabide bat ortodoxoa dela esaten da gehiengo batek onartu edo arauari jarraitzen dionean. Latinezko orthodoxus hitzetik dator, bere aldetik grezierazko ὀρθόδοξος, orthodoxos, hitzetik datorrena - ὀρθός, orthos (« zuzena ») et…
Heresia eta heretikoakErlijio baten baitan, heresiak aginte erlijiosoak onartu ez eta gaitzetsi egiten duen sinesmenak eta doktrinak dira. Hala ere, heresiari jarraitzen diotenek, heretikoek alegia, ordea, erlijio horren jarraitzaile izaten…