Ikus, gainera, maiztasun-probabilitate, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako.
Probabilitatearen interpretazio frekuentista edo, besterik gabe, probabilitate frekuentista, gertaera baten probabilitatea gertaera horren maiztasun erlatiboarekin edo probabilitate enpirikoarekin identifikatzen duen probabilitatearen interpretazio edo ikuspegia da. Probabilitate frekuentistak ematen duen probabilitate-balioa hurbilketa bat da, eta errorea du noski, baina zenbaki handien legearen ondorioz gehienetan edo ia erabat ziur bat dator gertaeraren probabilitate teorikoarekin. Probabilitate klasikoaren eta estatistika bayestarraren oinarria den probabilitate subjektiboaren interpretazio alternatiboa da. Richard von Mises matematikaria (1873-1953) izan da ikuspegi hori teorikoki gehien garatu duena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, frequentist probability.
Loturiko artikuluak
-
Probabilitate klasikoaIkus, probabilitate klasiko, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako. Probabilitate klasikoa gertaera baten probabilitatea hari lotutako zorizko saiakuntzako kasu gertagarrien artean gertaera haren aldeko kasuen proportzio gisa kalkulatzen duen…
ProbabilitateaGertaera ziurgabe baten probabilitatea hura gauzatu eta egia izateko aukerak zenbaterainokoak diren adierazten duen zenbaki bat da, 0 eta 1 balioen artean biak barne, edo portzentaje gisa emanda…