Maiztasun-kurba


KategoriakEstatistika

Maiztasun-kurba ardatz horizontal baten gainean duen altueraren bitartez aldagai kuantitatibo jarraitu baten balio bakoitzari dagokion datuen maiztasuna adierazten duen lerro bat da. Ardatz horizontalean aldagaiaren ibilbidea ezarrita, histogramatik eratortzen den maiztasun-poligonoko zuzenak leunduz eratzen da.

Maiztasun-kurbak bereziki erabilgarriak dira zorizko aldagai jarraitu bati dagozkion dentsitate-funtzioekin alderatzeko. Hain zuzen ere, maiztasun-kurbaren forma eta dentsitate-funtzioa antzekoak badira, dentsitate-funtzioa probabilitate-eredutzat har daiteke aztergai den aldagai estatistikorako.
185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.