Maitasuna


KategoriakPsikologia

Maitasuna pertsona edo beste izaki batekiko atxikimendu eta nahitasunezko sentimendu bizia da, maitatzen den horrengandik hurbil izateko gogoa eta horren onginahia eragiten dituena. Sentimendu aski desberdinak biltzen ditu: maitatzen den hori norberarentzat atsegina izatetik maitatzen den horrekiko erabateko batasuna sentitzeraino. Hain zuzen ere, Antzinako Grezian, zenbait maitasun mota bereizten ziren: storge, seme-alaba eta gurasoen artekoa bereziki; philia, adiskideen artekoa; agape, altruismoarekin edo onginahiarekin lotzen dena, eta eros, amodioa edo maitasun sexuala.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, amor; frantsesez, amour; ingelesez, love.

 

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.