Lurraldeak gizakiak bereganatu lur eta eraldatutako eremuak dira, komunitate baten bizitoki eta lantoki gisa edota hango baliabide naturalak ustiatzeko behar bezala egokitu eta antolatuak. Kontzeptu geografikoa da, erliebeak, klima eta bestelako faktore fisikoek moldatu eta baldintzatua, eta aldi berean kontzeptu politikoa ere bai, estatu baten espazio fisikoa osatuz. Lurraldearen abiapuntua espazio geografikoa da, baino hortik aurrera errealitate askoz ere konplexuagoa da: espazio geografikoa naturako eta gizarteko elementuak bateratu egiten dituen espazioa den bitartean, lurraldea espazio geografikoaren barruti homogeneoa eta integratua da, muga jakinekin, historikoki eratua, bere baitan harreman ekonomiko, sozial eta kultural estuak eta bereziak garatzen dituena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Lurralde antolaketa (lurralde antolamendua)Lurraldearen antolaketa, lurraldearen antolakuntza edo lurralde antolamendua lurraldeak eskaintzen dituen aukerak, hala nola erabilerak eta jarduerak, garatzeko estatutik planifikatu, antolatu eta burutu egiten diren politiken multzoa da, lurraldea…
Udal-barrutiaUdal-barrutia udal baten eskumenen pean dagoen lurraldea da, bertako hiritarren bizitokia definitzen duena, han erroldaturik badago, eta besteak beste udal tributuen aplikazio-eremua zehazten duena. Udal-barrutia bat bakarra izan…
Espazio geografikoa (eremu geografikoa)Espazio geografikoa edo eremu geografikoa naturako elementu jakinak (ibaiak, hondartzak, landaredia) eta elementu sozialak, ekonomikoak zein kulturalak, bildu egiten dituen ingurune fisikoa da, naturako elementuak eta elementu sozialak…