Marxismoan, lunpenproletalgoa edo lunpenproletargoa, labur lunpena ere deitua, baztertu, gaizkile eta gizarte klase baxueneko kideek osatzen duten klase-kontzientziarik gabeko taldea da, proletalgoa ez bezala euren lan-indarra baliatu ez eta beraz guztiz inproduktiboak direnak, eta beraz proletargoraren parasito moduan bizirauten dutenak. Terminoa alemanierazko Lumpenproletariat hitz konposatutik dator, lumpen hitzaren esanahia izanik arlote. Karl Marxek eta Friedrich Engelsek baliatu zuten lehen aldiz 1845-46 urteko Die deutsche Ideologie lanean, eta iraultza sozialistarako baliagarri ez izateaz gainera, indar erreakzionarioek haietaz baliatzeko arriskuaz ohartarazi zuten 1848ko Manifestu Komunistan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lumpenproletariado.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Proletariotza (proletalgoa, proletarioak)Proletalgoa, proletargoa edo proletariotza bizimodua aurrera ateratzeko euren lan indarra baino ez duten pertsonen klase soziala da, eta beraz kapitalista edo enpresari batentzat, burgesiarentzat alegia, soldata baten trukean…