Lorategi-hiria, lorategi-auzoa edo loruria 1898 urtean Ebenezer Howard urbanista ingelesak (1850-1928) diseinaturiko hiri-eredua da, gero munduko hainbat auzunetan garatu dena. Industria Iraultzaren ondorioz, garai hartako hiri asko kutsadurak, higiene-ezak eta masifikazioak jota zeuden. Arazo horietaz jabeturik, Howard-ek hiri- eta landa-eremuetako abantailak bateratu eta haien eragozpenak ustez saihesten dituen hiri-eredua garatu zuen. Eredu horren ezaugarri nagusiak biztanle-dentsitate txikiko etxebizitza-eremuak, maiz lorategia zuten familia bakarreko etxebizitzekin, hiriaren erdigunean kokatzen diren zerbitzu publikoekin, inguruko landa-eremu zabal batekin eta lurraren eta jarduera ekonomikoen kontrol publikoarekin. Eredua Europan zehar eraiki ziren hainbat auzunetan izan zuen isla, bereziki Erresuma Batuan, Frantzian eta Belgikan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, garden city; frantsesez, cité jardin; gaztelaniaz, ciudad jardín.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
-
Txinatar auzoaHiriko geografian, txinatar auzoak munduko hiri handietan txinatar jatorriko gizataldeak biltzen dituen auzoak dira. Txinatarrek antzinatik izan dute joera emigratzeko, eta hala XVI. mendetik aurki daitezke Asia Hegoekialdeko…
Bainu-hiriaBainu-hiria baliabide nagusitzat bainuetxeak eta hondartzak dituen hiria da, gehienbat turismoari begira. Euskal Herrian, bainu-hiriak dira Biarritz, Hendaia eta Zarautz besteak beste. Nazioartean, bainu-hiriak dira Benidorm, Katalan Herrialdeetan,…