Lokalismoa beste lurralde eta komunitateekiko elkartasunean bertakoen interesak zaindu egiten dituen ikuspegi politiko eta ekonomikoa da, eta horrexegatik globalizazioaren aurkakotzat hartzen dena. Besteak beste, garapen ekonomiko lokala bertako kontsumoan eta produkzioan oinarritzen du; bertako kultura garatzen du, identitate kultural propioa landuz; komunitateari gizarte zerbitzu integralak bultzatzen ditu osasun eta hezkuntza aldetik, bertakoei komunitatean bizitza-proiektuak garatzeko aukerak emanez. Hori guztia lortzeko, lokalismoak garapen iraunkorraren ikuspegi zorrotzagoa eskatzen du, iraunkortasuna bertako lurraldera mugatu eta autosufizientzian oinarritu behar baita, beste lurraldeetako baliabideen ustiapena mugatuz.
Loturiko artikuluak
Bidezko merkataritzaBidezko merkataritza bereziki herrialde azpigaratuetan baztertutako eta esplotatutako ekoizleekin harreman sozial eta ekonomiko bidezkoak eta jasangarriak garatzea helburu duen merkataritza da, aldi berean ekoizle eta ekoizle horiek txertatuta…
DesmaterializazioaDesmaterializazioa produktu eta prozesuen diseinuan material fisikoen erabilera efizientea da, horiek minimotuz, jasangarritasunaren helburuaren alde. XXI. mende hasieratik aurrera zabaldutako kontzeptua da, baina hamarkada batzuk lehenagotik gauzatzen joan…
Garapen iraunkorra (hazkunde iraunkorra, iraunkortasuna)Garapen iraunkorra (garapen jasangarria) edo hazkunde iraunkorra, iraunkortasuna edo jasangarritasuna ere deitua, "etorkizuneko belaunaldien beharrizanak asetzeko ahalmena eragotzi gabe eguneko beharrizanak asetzen dituen garapena" da. Aski zabaldua dagoen…