Likidezia-ratioa aktibo korrontea pasibo korrontearekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa da. Enpresak epe laburrean egin beharreko ordainketak egiteko duen ahalmena, likidezia finantzarioa alegia, jasotzen du:
- 1 baino handiagoa denean, bereziki 1.5-3 artean sektore ekonomikoaren arabera, enpresak bere pasiboko epe laburreko obligazioak betetzeko moduan dagoela adierazten du, aktibo korrontean (epe laburreko aktiboan, alegia) baliabide nahiko dituelako zor horiek ordaintzeko;
- 1 baino txikiagoa bada, enpresak finantza-desorekan dagoela adierazten du, ez da gauza epe laburreko zorrak estaltzeko bere aktibo likidoekin (eskudirua, izakinak, bezeroek ordaindu dizkioten fakturak), labur esanda likidezia falta du.
- hala eta guztiz ere, gehiegizko likidezia (likidezia-ratioa 3 baino handiagoa, orokorrean) ez da egoera egokiena: enpresako baliabideak geldirik daudela adierazten du, errentagarritasunik sortu gabe.
Likidezia-ratio maniobra-funtsarekin dago loturik: maniobra-funtsa positiboa bada, likidezia-ratioa 1 baino handiagoa da; eta maniobra-funtsa negatiboa bada, 1 baino txikiagoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, current ratio; gaztelaniaz, ratio de liquidez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Berme-ratioaBerme-ratioa edo bermearen ratioa (hartzekodunen bermearen ratioa eta porroterako distantziaren ratioa ere deitua), enpresaren kaudimena, zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, adierazten duen finantza-ratioa da:[latexpage]
Aktibo erreala izanik…
Diruzaintza-ratioa (altxortegi-ratioa)Diruzaintza-ratioa, altxortegi-ratioa edo likidezia azkarraren ratioa, acid test edo proba azidoa -proba garratza- ere deitua, enpresa batek une jakin batean duen epe laburreko likidezia jasotzen duen kontabilitate-ratioa da,…
-