Elsa Scheelen (batzuetan, oker, Elsa Schelen ere idatzia) Txillardegik (1929-2012) 1969an plazaraturiko eleberria da. Laburpena I kapitulua 1965eko urria da. Elsa de Potter-ek 28 urteko neska gaztea da,…

Nahiago baduzu laburpena gaztelaniaz izan, ikus: Libe, Alaine Agirre: resumen por capítulos, Ikusmira webgunean.
Libe Alaine Agirre idazleak idatziriko gazteentzako eleberri laburra da, lehen aldiz 2017an plazaratutakoa. Maren eleberriaren jarraipena da eta hartan bezala, adiskidetasun- eta maitasun-harremanak sexuarekin nola uztartzen diren du gai nagusi.
LABURPENA
1 kapitulua: Neuk askatuko zaitut
Libe 19 urteko neska gaztea da. Badu neskalaguna; izan ere, lesbi da. Argazkilaria da eta argazki saio batean dago beste neska gazte batekin, hari argazkiak ateratzen. Neskak ezin du bere alkandorako botoi bat askatu. Eta Libek lagundu egiten dio. Libe erakarrita sentitzen da neska horrengana, botoia askatzeaz gainera, neska bera ere bere burua askatzen lagunduko luke. Botoia askatzeko ahaleginetan, gerturatu egiten dira aurpegiak, eta ezpainak. Libe asaldatuta dago guztiz. Neskalaguna du, maite du, baino barruko oldar batek neska horrengana bultzatzen du. Botoia askatzea lortzen duenean, beste neskak musu ematen dio, baino Libek dio ezin duela. Barruan sekulako kontraesana du; maite du bere neskalaguna, baino beste batzuk maitatu beharra ere sentitzen du, beste era batera. Barruko indar bat da. Eta errudun ere sentitzen da. Baino azkenean, begiak itxi eta neskari esaten dio berarekin hegan egin nahi lukeela. Kamara atera eta argazkiak ateratzen hasten da, neskari bularretakoaren tirante bat jaitsita, argazki sentsualak atera nahi ditu.
2. kapitulua: Oier
Libe Oierrekin dago, Leioako kanpuseko kafetegian. Argazki-saioa luzea izan den galdetu dio Oierrek. Erantzunik ez. Oierrek ezagutzen du Libe, badaki lesbiana dela. Neskarekin liatu oten den. Baiezko tazitoa ematen dio Libek. Oierrek Maren bere bikotekidearekin leialtasun-konpromisoa daukan galdetzen dio. Libek dio ez dutela oraindik horretaz hitz egin. Oierrek aurpegiratu egiten dio ez aitortzea bere neskalagunari den bezalakoa dela, azkenean harekin den bezala ez izatea. Libek esaten dio ez dela joaten hortik ligatzen. Gertatu dela eta kitto. Zergatik ez luke egin behar? Oierren erantzuna: Marenengatik alegia.
3. kapitulua: Mingainarekin zentrifugatua
Autobusean doaz Libe eta Oier kanpusetik herrirako bidean. Gazteak zireneak ezagutu zuten elkar, gaztetxean. Zaletasun eta pentsakera antzekoak zituztelako egin ziren lagun. Elkarrekin egin zuten batxilergoa eta EHUra elkarrekin doaz. Libek Arte Ederrak eta Oierrek Politika. Autobusean Oierrek zirikatzen du esaten lesbiana izan ez balitz, berarekin enroilaturik ibiliko zela. Ezta pentsatu ere, dio Libek. Oier bezalako tipoekin ez ibiltzeagatik egin zela lesbiana. Eta gogoratzen dio ezagutu zutenean elkar, Oierrek parrandan zeudela ahoan eman zion muxu nazkagarri horrek zentrifugatu bat ematen zuela. Oierrek herrian izango den manifa batera joatea proposatzen dio. Libek ezetz, Marenekin geratuta dagoela; Oierrek berak bakarrik mundua ezin duela aldatu, txantxetan. Oier pixka bat minduta dago, Marenekin hasi zenez geroztik, Oier eta beste lagunak albo batera utzi dituelako. Oierrek horri buruz hitz egin nahi dio, baina iritsi dira. Libek Maren partiturekin ikusten kalean bere zain. Inoiz baino ederrago dago. Eta ziztada bat sentitzen du. Errua.
4. kapitulua: Zer gertatzen zaizu?
Libe korrika abiatzen da Marenengana, autobusetik jaitsita. Besarkatu egiten du, eta bere ilea hartu, eta usaindu. Ero moduan. Eta lasaitzeko esaten dio Marenek. Ez du inork ikusterik nahi. Liberen etxera doaz, ez dago inor etxean. Liberen etxea eta gela ikusgarria da, artista etxea da. Berezia. Aita argazkilaria da, nahiz eta ez den beraiekin bizi. Ama, ilustratzailea. Akuario txiki bat ere badute eta Mareni gustatzen zaio hara joaten denean arrainei jana ematea. Libek esaten dio Mareni kalean besarkatu edo muskatzeko lotsa edo beldur hori utzi beharko lukeela alde batera, esaten dio bere gurasoek badakitela beraien artekoa. Marenek dio gauza bat dela jakitea eta beste gauza bat ikustea, eta bere gurasoak ez direla Liberenak bezain aurrerakoiak. Piano ikasketak egiten uztearekin nahikoa izan zutela. Libek flipatu egiten du: nola piano ikasketak egiten utzi. Berak nahi duena ikasten utzi beharko lukete arazorik gabe! Libek ezin du ulertu ez Marenen ez haren gurasoen jarrera. Eta lesbiana dela argi utzi beharko lukeela haien aurrean. Marenek dio bera ez dela lesbiana, Liberekin maitemindu dela eta kitto. Libe minduta dago. Eta esaten dio orduan: gauza bat kontatu behar dizut.
5. kapitulua: Ezpainetan ez
Liberen etxean daude bi neskak. Handik gutxira, Liberen ama iristen da, Maixol, oso emakume irekia. Haien gelara sar daitekeen galdetzen du sartu aurretik. Marenekin oso ondo konpontzen da. Maixolek kontatzen du margo batzuk erostera joan dela, bukatu beharreko lan bat duela,..., baino konturatzen da ez dela une egokian iritsi, nahiz eta ez dituen ohean harrapatu. Barkamena eskatzen die Maixolek, baino Marenek dio lasai egoteko, ez duela molestatzen, berak ere joan behar duela ikastera. Eta agurtzeko, musu bat ematen dio Liberi, baino ez ezpainetan.
6. kapitulua: Maixol
Maixolek oso gazte eduki zuen Libe. Aita izango zenak esan zion abortatzeko, baina Maixolek esan zuen ezetz eta haurra bakarrik izan zuen. Libek 11 urterekin ezagutu zuen bere aita. Arte Ederrak egin zituen baita ere eta argazkilaria da. Libek ez zuen sentitzen bere aita zenik, baino bere aita zen gizon horrek argazki-kamera bat erregalatu zion eta geroztik kamara horrekin doa toki guztietara. Amarentzat zaila izan zen haurra haztea. Emakume gogorra da, adoretsua, eta adore hori alabari transmititu dio. Libek ez dio inoiz amari esan lesbiana denik, ez dago horren beharrik. Marenek alde egin duenean, Libek kontatu nahiko lioke amari Mareni kontatu behar ziona, baina ez da une egokia, eta atea itxi eta bakarrik uzteko esaten dio. Maixolek errespetatu egtien du, baina emakume gogorra izan arren, baztertuta eta bakarrik sentitzen da.
7. kapitulua: Ezabatua bidali aurretik
Whatssappetik eta mezu azkarren bitartez, Libek esaten dio Oierri manifa batera doala, azkenean ez dela geratu Marenekin, berarekin haserre dagoela, lesbiana dela aitortu nahi ez duelako. Oierrek esaten dio denok ez garela bera, Libe alegia, bezain ausartak. Eta gaineratzen du Oierrek: ni ere ez naiz ausarta esateko maite zaitudala. Baino azken unean borratu egiten du mezu hori.
8. kapitulua: Lagunen musu bat bezalakoa
Errefuxiatuen aldeko manifan doaz elkarrekin Oier eta Libe. Oierrek Liberi maite duela esan ala ez esan dabil, zalantzan, ez da ausartzen, jakinda gainera Libe lesbiana dela. Libek, berriz, Marenekin pentsatzen du, esango ote dion neska horrekin izan zuen roiloa. Azkenean, Oierrek esaten dio Liberi ea gogoratzen den elkar ezagutu zuten egur hartaz, mozkortuta zihoazen egun hartan, non musu bat eman zion Libek Oierri. Bai, dio Libek, eta musu ematen dio orduan Libek Oierri, ohi bezala, Oier ez baita inoiz ausartzen.
9. kapitulua: Piano zahar bat
Libe etxera doa eta ama agurtu eta, amak eskatuta, musu eman ondoren, eskakizun bat egiten dio. Piano bat nahi duela erosi, Marenentzat, bere gelan edukiko duela, piano arrunt eta merke bat, Marenek bere etxean entsaiatzeko, bere diruarekin erosiko duela. Amak esaten dio Liberi garbi ikusten duela, maiteminduta dagoela.
10. kapitulua: Zerbait kontatu behar dizut
Iluntzean, Libe bere gelan dago bakarrik. Liburu bat hartu, bateria jo, ..., ez daki zer egin eta azkenean ordenagailua hartu eta Marenekin hasten da hizketan. Barkamena eskatzen dio Mareni, gehiegi eskatzeagatik. Marenek dio saiatzen ari dela, baina bere erritmora joaten uzteko mesedez, bera izaten uzteko, kalean musurik ez emateko, eskutik ez heltzeko. Libek esaten dio zerbait kontatu nahi diola, eta orduan Mareni eskatzen dio bere etxera joateko. Marenek baimena eskatuko dio amari Liberen etxean lo egiteko. Bikain, pentsatzen du Libek, baina ez daki nola kontatu kontatu beharrekoa.
11. kapitulua: Badakite
Maren Liberen etxera doa. Maixolek irekitzen dio atea. Harrera maitekorra egiten dio. Maren Liberen gelara doa. Haserre aurkitzen du. Zer gertatzen ote da?, galdetzen du Marenek. Zerbaitr kontatu nahi diola, dio Libek; Marenek ere dio zerbait kontatu nahi diola. Zer?, dio Libek. Badakitela, institutuan denek dakitela beraien artekoa, denak txutxumutxuka ari direla. Peruk marimutil deitu diola. Libek suminduta dago, ikusiko duela mutil koldar horrek! Marenek ez du nahi Libe sartzea roilo horretan. Marenek dio gurasoek esana ziotela, herri txikietan gauza horiekin kontuz ibili behar dela. Libek esaten dio bere gurasoek ez dutela asko laguntzen jarrera horrekin. Maren ez dago ados: gurasoek onartu zuten medikuntza ez ikastea, esaterako. Libek aurpegiratzen dio bere gurasoek ez dutela inoiz utzi bere etxera joaten, lau hilabete elkarrekin egon arren. Maren malkotan dago. Libe hunkitu egiten da eta "maite zaitut" esaten dio. Eta Marenek berdina esaten dio.
12. kapitulua: Maitasuna, grina eta desioa
Biluztu egiten dira bi neskak, ezin diote eutsi batak bestearengana duen desioari. Musuka, eroen moduan, elkarri sakon begiratuz, hatzekin bilatuz bakoitza bestearen alua, aluak zabalik ahoan hartuz. Maren gogoratzen da nola lau hilabete lehenago jo zuen Chopinen pieza hori, nola buruz jo zuen, erabateko pasioz, nola Liberi eskaini zion pieza, nola gero taberna batera joan eta komunean elkar biluztu zuten. Oraingo honetan, biak batera heltzen dira orgasmora, intziri sakonen artean, maitasun, grina eta desioz beterik.
13. kapitulua: Joder, Libe
Leioako kafetegian, Libek kontatzen dio Oierri nola egin duen amodioa bezperan Marenekin. Amodioa egin?, Oierrek esaten dio esapide hori ez duela inoiz erabili. Beti txortan edo larrua jo esan duela. Baina Libek dio orain desberdina izan dela, harreman sakon bat duela Marenekin. Eta Oierrek oinazea sentitzen du bere barruan. Libek Oier ulertzen ez duela uste du, Oierrek ere pasioa zer den badaki, baina politika eta militantzia arloetan soilik. Oierrek esaten dio bera ere maiteminduta dagoela. Zeinekin?, Maren, neska ala mutila? Hiru urte pasa elkarrekin eta ez dakizu neskak ala mutilak gustuko ditudan?, Oier haserre, joder Libe, joan pikutara! Eta haserre doa Oier.
14. kapitulua. Oierrekin pentsatzen
Autobusez herrira joan da Libe eta Maren du zain. Marenek esaten dio ea nahi duen bere gurasoen etxera joan. Libek ez, nahiko lur jota dagoela Oier berarekin haserretu delako. Eta kontatu egiten dio istorio guztia. Eta orduan Marenek esaten dio ez dela ezertaz enteratzen, Oier heteroa dela, neskak gustatzen zaizkiola, dio. Libek ez du ulertzen. Marenek kontatzen dio Oier Ane bere lagunaren lagun batekin, Biotzarekin alegia, enroilatu zela. Horregatik dakiela. Libe harrituta dago, Oier beti berarekin ibili delako LGTB taldean. Baina pentsatzen jarrita, inoiz ez dio kontatu norekin dabilen. Garbi ikusten du Libek orain hanka sartu duela Oierrekin. Eta damutzen da. Marenek eskua hartzen dio kaletik doazela. Eta hain dago bere baitan bildurik, non ez den konturatzen keinu horren garrantziaz.
15. kapitulua: Lagunak gara?
Libe ohean dago mugikorra eskuetan. Oierri deitu egiten dio, ez du hartzen. Mezuak bidaltzen dizkio, baina ez du erantzunik jasotzen. Libek barkamena eskatzen dio mezu batean. Azkenean, Oierrek esaten dio ez duela inoiz interesik izan bere barruko gauzekin eta min eman diola. Libek barkamena eskatzen dio; eta gero eskatzen dio kontatzeko zeinekin dagoen gustatuta. Ez dago inorekin gustatuta, dio Oierrek, maiteminduta baizik. Eta zeinekin, galdetzen du Libek. Zalantzak izan ditu Oirrek, baina azkenean ez dio ezer esan. Elkar agurtu dute. Libek berehala hartu lo; Oier, berriz, buruari bueltaka, lo hartu ezinik.
16. kapitulua: Barreak eta espinakak
Esnatzen denean, Marenen maitasun mezu bat ikusten du mugikorrean Libek. Pozik dago. Amak presa sartzen dio, larunbata izanik lanera joan behar du eta. Argazki-saioak egin behar ditu, eta irabaziko duen diruarekin pianoa erosiko dio Mareni. Gaur, amaren lagunen batzuen haurrari egin behar dizkio argazkiak. Etxera itzulita, amak zer moduz joan den galdetu dio eta Libek saio aspergarria iruditu zaiola dio. Ez zaizkio horrelako lanak gustatzen, baino ... Bazkaltzeko amak espinakak prestatu ditu. Libek bekainak altxatzen ditu, ez zaizkio eta gustatzen, baina ondo hartzen du. Amak ere atera zaion ilustrazio-lan baten berri ematen dio Liberi espinakak jaten dituzten bitartean, eta azkenean barrezka bukatzen dute, espinakak ezpainetatik ateratzen zaizkiela. Siestara doaz. Baina hori baino lehen, Marenen mezu bat: ea laurok, Libe, Maren, Oier eta Ane alegia, elkarrekin geratuko diren arratsaldean. Primerako plana, Oierrek eta Anek ez baitute elkar ezagutzen.
17. kapitulua: Ane eta Oier
Malandra tabernan daude laurok. Edanda eta alai. Marenek Libe musukatu eta ukitu egiten du, nahiz eta jende asko egon. Marenek dio berdin diola, aske sentitzen dela. Gerritik heltzen diote elkarri. Dantza egiten dute. Ane eta Oier begira daude. Oierrek lagun onak direla esaten dio Aneri, baina Anek ez engainatzeko esango dio, badakiela Liberekin maiteminduta dagoela. Oierrek dio lasai egon daitekeela, ez diola ezer esango Liberi. Marenekin dagoela badakiela eta Aneren laguna dela. Eta Aneri eskatzen dio, gainera, ezer ez esateko, ez Liberi, ez Mareni. Oierren jarrera zintzoa ikusita, Ane zerbait berezia sentitzen hasten da Oierrekin. Eskutik heltzen dio. Libre eta Maren hurbiltzen dira, mozkortuta, eta eskutik helduta daudela ikusita, liatu direla diote. Anek Oierren eskua hartzen jarraitzen du eta tabernatik kanpora eramaten du. Oier negarrez. Anek besarkatu egiten du. Barrutik, Libek Oier negarrez ikusten du... eta Ane musu bat ematen.
18. kapitulua: Ihesa
Libe beste argazki saio batean dago. Oraingo honetan ez da ume bat. Neska bat baizik. Kameraren kliken artean, neskarengana erakarrita sentitzen da. Beste neskarekin bezala, botoi bat askatzeko esaten dio, baina orain ez da katigatuta geratzen. Neskak askatu egiten du. Libek ez daki zer gertatzen zaion egoera horietan beste neska batzuekin, zerbait berria sentitzeko beharra duela sumatzen du. Bere barruan sexu-kitzikapena hazten doa. Saioagatik pianoa ordaintzeko adina ordainduko diote, Marenentzako piano, Maren maite duelako. Saioa amaitu eta azkar irteten da. Berak kontrolatzen ez duen egoera horretatik ihes egin nahi du. Eta uste du Mareni kontatu behar diola zer gertatu zen lehengo neska harekin.
19. kapitulua: Errauskineren galtzerdia
Maren eta Libe Liberen etxean daude, ohean. Maren berarekin jolasten da, biluztu egiten du, ukitu egiten du... Eta Libek zerbait kontatu behar diola esaten dio, eta kontatu egiten dio: neska batekin aritu zela argazki-saio batean. Maren harri eta zur geratu da: Libe, bere maitea, bera ez den beste batekin. Ezin duela sinetsi dio. Jantzi eta etxetik alde egiten du. Libe etxean geratzen da bakarrik eta isiletan, Marenek utzitako galtzerdia ikusten.
20. kapitulua: Jantzita, baina biluzik
Instian, Ane eta Maren elkarrekin daude ikasgelan. Marenek mezu bat bidali dio Aneri koadernoan: Libe beste batekin nahastu dela. Anek ez dio erantzuten, nahikoa baitu bere arazoekin. Izan ere, Oierrekin liatu da, Anek Marenen lagunik onena bezala ikusten du bere burua eta ez du nahi Oierrekin bakarrik ez sentitzeagatik joan dela pentsatzea. Gero Oierrek erotuta dago, ez da erroilo hutsa, baina egia da bere burua ere beste mutil batekin dagoela, Gontzalekin alegia. Baina Oierrekin ere lotura berezia izan zuen, nahiz eta Libek eta Marenek ez sinetsi.
Maren tematu zaio. Ez zaizu indartsua iruditzen? Bai, dio Anek, baina besterik ez. Marenek galdetu dio ea zerbait gertatu zaion Oierrekin edo Gontzalekin. Anek ez du erantzuten, Liberena oso fuertea dela besterik ez du esaten. Eta gelditzeko, bestela irakasleak errieta egingo die. Egia esan, pentsatzen du Liberena ez dela azaltzen hain erraza, ulertzen du, Oierrekin izandakoa ere konplexua delako. Marenek ez daki Anek eta Oierrek elkarrekin igaro zutela gaua, baina ez zen sexurik izan, elkar besarkatu zuten eta elkarrekin negar egin zuten. Izpiritualki biluztu ziren.
21. kapitulua: Parkinean
LANEAN ARI GARA, MILA ESKER ZURE PAZIENTZIAGATIK
Pertsonaiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.