Lea ibaia


KategoriakEuskal Herria

Lea ibaia. Kredituak: Kepa Sarasola.

Lea Bizkaiko Kantauriko isurialdeko ibaia da. 20 kilometroko ibilgua duena Oiz menditik Kantauri itsasoraino. 82 km² -ko arroa du.

Oiz mendiaren iparraldean, Munitibar inguruan jaiotzen da, eta Aulesti eta Amoroto zeharkatu ondoren Mendexa eta Lekeitio artean itsasoratzen da. Euskal Herriko igutxien eraldatutako itsasadarretako bat da, ur-kalitate onarekin.

Ibilbidean zehar, hainbat elementu aipagarri daude, antzinako ondare industrial aberatsa osatzen dutenak: Bengola eta Kubo burdinolak, Zubibarriaga eta Antzior zubiak. Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek diseinatutako presa bat, 1632an estilo barrokoan eraikitako Hospital Zaharra (1632).

Azken zatian padura zabala sortzen da, eta inguru horretan daude Zubieta jauregia (XVIII. mendea), Boga-boga ontzia egin zen ontziola, Marea errota zaharra. Gainera, XVIII. mendeko Lazunarri malekoiaren zati bat aipatu behar da, ibaiaren bokalea gidatzeko sortua.

Lea ibaiaren ibilbidean zehar bide berdea dago,  Aulestiatik Lekeitiora oinez edo bizikletaz joateko.

263 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.