
Ozeano Atlantikoko lautada abisalak, berdez. Dortsal ozeanikoak, gorriz, lautada abisalak alboetara bultzatzen ditu.
Lautada abisalak, ordoki abisalak, itsas hondo abisalak edo itsas hondoko lautada edo ordokiak itsas hondoan dauden lautada edo ordoki zabalak dira, ehundaka eta milaka kilometrokoak luze zabalean. 3000-6000 metroko sakoneran eta ezponda kontinentaletatik behe aldeko ertzetatik zabaltzen dira. Arro ozeanikoen eremu zabalenak dira, eta haien artean dortsal ozeanikoak altzatxen dira, plaka kontinentalak bereizten dituzten itsas hondoko mendigune bolkanikoak direnak. Dortsal ozeanikoek lautada abisaletako arroka ama osatzen joaten dira, dortsaletatik arroka geruza hori bultzatuz alde banatara.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Dortsal ozeanikoakDortsal ozeanikoak ozeanoetako hondoan dauden mendikateak dira, 2000-3000 metroko altuerakoak, bulkanismo aktiboa dutenak. Haietatik ateratzen den magmaren indarrak ondoko plaka tektonikoak nolabait alboetara bultzatu eta alboko masa kontinentalak…
Ordoki (lautada)Ordoki edo lautada, espazio geografiko lau eta zabala da, erliebe nabarmenik gabe, guztiz laua izan gabe ere muinoak eta ibarrak izan ditzakeena. Ordokia itsas mailatik altuera handi batean…
Ezponda kontinentalaEzponda kontinentala edo kontinente-ezponda itsasoaren azpian plataforma kontinentala eta lautada abisala bereizten dituen malda handiko gunea da, ur azaletik 200m eta 4000m bitarteko sakoneran dagoena. Erliebe handiko gunea…