
Lehen planoko laukiratze selektiboa. Kredituak: Бусел В.А. Commons.
Argazkigintzan, telebistan eta zinemagintzan, laukiratzea, enkoadraketa edo enkoadratzea kamarak bere objektiboan hartzen duen espazioaren eremua zein eremu horretako planoa da. Laukiratzearen barruan konposizioa delakoa osatzen da, irudian jaso nahi diren elementuen multzoa eta posizioa. Hainbta eratakoa izan daiteke: horizontala edo bertikala, inklinatua, eta objektiboarekin eta eremu sakontasunarekin jokatuz, selektiboa (objektu edo eszena jakin bat fokuratuz), lehen planokoa edo atzekoa.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Konposizioa (artea)Artean, konposizioa edo konposaketa artelan bateko elementuak eta formak espazioan antolatu eta bereizteko modua da, helburua izanik artelanaren batasuna eta harmonia elementuen artean ta ikuslearen arreta elementu jakinetara…
FokuratzeaFokuratzea edo fokatzea kamara bateko leiarrak doitzea da, laukiratze edo argazki-planoko objektu edo eszena jakin bat argitasun eta kontraste handienarekin jasotze aldera. Antzinako kamaretan fokuratzea eskuz egin behar…