
Iratiko oihanak atxikitzen du egun ere landaredi potentziala, non nagusiak diren pagoa (Fagus sylvatica) eta izeia (Abies alba). Kredituak: LBM1948-Commons
Landaredi potentziala edo landaretza potentziala toki batean gizakiaren eskuhartzerik gabe hedatuko litzatekeen landaredia da, berez eta modu natural batean, kondizio klimatiko, edafologiko eta erliebezkoak kontuan harturik. Baliteke landaredi potentziala landaredi natural edo idealarekin bat ez etortzea, gizakiak iraganean izandako eraginaren ondorioz; adibidez, Nafarroako Bardeetan landaredi potentziala sastrakadia litzateke lurralde horretan izandako higaduraren ondorioz lurzoruek komunitate horren garapenerako beste ezertarako baliabiderik ematen ez dutelako, antzina lurralde horretako landaredi natural edo berezkoa basoa izan arren.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkatu potentzialaMerkatu potentziala etorkizun batean, eta zehatzago epemuga batzuen barruan, produktu edo zerbitzu berri bat eskuratuko luketen kontsumitzaileen kopurua edo portzentajea da. Merkatu potentzialaren azterketa ezinbestekoa enpresa batek merkaturatu…
BasoberaBasobera zuhaixka, sastraka eta belarrez, elkarrekin nahastuta, osaturik dagoen landaredia da. Bereziki latitude epeletan aurkitzen da, klima lehorra denean. Beste hizkuntzetan: ingelesez, scrubland; gaztelaniaz, monte bajo.
Landaredia (landaretza)Landaredia edo landaretza lur edo ur-eremu batean hazten den landareen multzoa da, landare espezie desberdinek, naturalak nahiz hazitakoak, osatzen duten landare komunitateak eratua. Landaredia da, halaber, lurzoruarekin, klimarekin…