Agian bilatzen ari zinen landa-hiria edo landa-herri hiritartua.
Ingurune landa-hiritarra hirietako periferiarik haratago zabaltzen den trantsiziozko espazio geografikoa da, hiri-espazioaren nahiz landa-eremuaren ezaugarriak batera biltzen dituena. Hiria geruza batzuetan zehar antolatzen den gune geografikoa izanik, hirigunetik periferiara, landa-hiria hiri espazioaren azken geruza litzateke, landara heldu aurretik. Aditu batzuek eremu periurbanoaren kategoria ere erabili dute lurralde hori izendatzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, área rururbana; espacio de transición campo-ciudad.
Loturiko artikuluak
Bainu-hiriaBainu-hiria baliabide nagusitzat bainuetxeak eta hondartzak dituen hiria da, gehienbat turismoari begira. Euskal Herrian, bainu-hiriak dira Biarritz, Hendaia eta Zarautz besteak beste. Nazioartean, bainu-hiriak dira Benidorm, Katalan Herrialdeetan,…
NeorruralismoaNeorruralismoa 1970eko hamarkadatik hiritik landara migratzearen aldeko gizarte mugimendua da. Neorruralak beraz, hiria utzi eta landa bizitoki eta lantoki moduan hartzen dutenak dira. Neorruralismoan jatorrian hiriaren eta hiriak…
Espazio geografikoa (eremu geografikoa)Espazio geografikoa edo eremu geografikoa naturako elementu jakinak (ibaiak, hondartzak, landaredia) eta elementu sozialak, ekonomikoak zein kulturalak, bildu egiten dituen ingurune fisikoa da, naturako elementuak eta elementu sozialak…