Lan poltsa enpresa edo erakunde batek lan eskaerak jasotzeko zabaltzen duen zerrenda bat da, bertan egin nahi dutenek izena eman eta euren curriculuma erakundearen eskura jar dezaten, erakundeak etorkizunean sor daitezkeen lanpostuak azkar bete ahal izateko. Beraz, lan poltsetan eskaintzen diren lanpostuak nahiko zehazgabeak dira, eta hautagaiak zein lanpostu eskainiko litzaiokeen jakin gabe ematen du izena. Orokorrean, lan poltsak ireki eta itxi egiten dira, enpresaren beharren arabera. Abantaila gisa, enpresarentzat lanpostuak betetzeko modu azkar eta malgua da, eta langilearentzat zerbitzu doakoa izaten da. Eragozpen gisa, lan poltsetan jasotzen den eskaera kopurua handi samarra izaten da, eta enpresarentzat lan handia da hautagaiak lanpostu desberdinetarako trebezien arabera ordenatzea, gerora langile batek azkenean lanpostuari uko egiteko arriskua gehituz gainera.
Loturiko artikuluak
Enplegu-eskaintzak (lan-eskaintzak)Ez nahastu singularrean baino erabiltzen ez den lan-eskaintza terminoarekin. Enplegu-eskaintza edo lan-eskaintza enpresari edo enplegatzaile batek pertsona jakin bati edo orokorrean interesaturik egon daitezkeen pertsonei lanpostu bat betetzeko…
Lan kualifikazioaLan kualifikazioa lanpostu baterako langile batek dituen konpententzia eta gaitasunen multzoa da. Lan kualifikazioa langilearen prestakuntzak eta trebakuntzak nahiz lanpostu horretan duen esperientziak osatzen dute.
Lan eskaerak eta lan eskaintzakLan eskaerak edo lan eskariak euren lana enpresen eskura jartzen dituzten langileek egiten dituzte, lan bila ari direnean. Lan eskaintzak berriz, enpresek egiten dituzte, eskaintzen dituzten lanpostuak betetzeko…