
Bi laboreen txandaketa: hurrengo labore-txandak bi laboreak elkar aldatu egingo dira, lurzoruaren osagai kimiko eta mineralen oreka lortze aldera.
Labore-txandaketa, laboreen txandaketa, laboreen txandakatze-sistema edo laboreen errotazioa laborantza-sistema bat da, non lursail batean, hartan behrrezko lur zatiketak eginda, denboran zehar laboreen desberdinen segida bat garatzen den, labore horiek lurreko mineral eta bestelako substantzia desberdinak behar dituztela probestu eta horrela lurraren emankortasuna atxikitzeko, polilaborantzaren bitartez lurzoruan eragin daitekeen elikagai falta orekatuz. Aldi berean, belar txarrei eta organismo kaltegarrien izurriteei hobeto aurre egiten zaie laboreen errotazioarekin, belar eta organismo horiek moztu egiten baitira hurrengo laborearekin. Errotazioaren bitartez, gainera, uztaren dibertsifikazioa lortzen da. Hala ere, nekazaritza intentsiboarekin eta ongarritze masiboen nagusitzearekin, gainbehera doan praktika da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, crop rotation; gaztelaniaz, rotación de cultivos.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
MonolaborantzaMonolaborantza lursailen eremu zabal batean labore bakarra lantzen duen nekazaritza-sistema da. Adibide moduan, Andaluziako lurralde zabaletan lantzen den olibondoa da, eta baita Europako lurralde zabaletan (Gaztelan, Frantziako iparraldean)…
Aktiboen errotazioaAktiboen errotazioa enpresa batek epe jakin batean zehar aktiboa zenbat aldiz berritzen duen adierazten duen magnitudea da. Adibide gisa, enpresa batek 1200 euroko salmenta izan badu urtebetean, eta…
Kontratuen errotazioaKontratuen errotazioa edo kontratu errotazioa aldi batean sektore batean edo orokorrean ekonomian langile edo lanpostu bakoitzeko sinaturiko lan kontratuen kopurua da. Prekaritatearen adierazlea da: zenbat eta errotazio handiagoa, orduan…