
Industria jarduerak dira kutsaduraren eragile nagusienetakoak.
Kutsadura edo zehatzago ingurumeneko kutsadura, ingurumenean, airean, uretan nahiz lurrean, substantzia edo partikula ez ohikoen sorrera, isurtzea edo besterik gabe presentzia ez ohikoa da, pertsona, animalia eta landareen habitata negatiboki eragiten duena, horien garapen fisiologikoa, ugalketa edo besterik gabe bizitza oztopatuz edo kaltetuz, berehalakoan nahiz epe ertainera edo luzera (ikus, gainera, hondakinak). Bi motako kutsadurak bereiz daitezke: kutsadura naturala, faktore naturalek eragindakoa (sumendi baten erupzioak botatako gas eta partikulak, adibidez) eta antropogenikoa (gizakiaren jarduerek eragindakoa). Definizio horretan ez dira biltzen beste kutsadura batzuk, batzuetan kutsaduratzat ere hartzen direnak, hala nola kutsadura akustikoa, luminikoa, termikoa nahiz bisuala.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
BiogaitasunaBiogaitasuna eremu batek baliabide natural berriztagarriak (landaredia, basoak, animaliak, ...) ekoitzi eta horien erabileran sorrarazitako hondakinak jasotzeko duen ahalmena da. Besteak beste, eremu baten biogaitasuna defintzen duen parametro…
Ekologia sakona eta azaleko ekologiaEkologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik…
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…