Kontabilitatean, erreserbak enpresa batek bazkideei banatu gabe geratu eta funts propioak handitzera (eta beraz, baita enpresaren ondare garbia ere) igarotzen diren irabazien zatia da. Enpresaren autofinantzaketa egiteko moduetako…

Kudeaketa-kontabilitatea enpresan iraganean jasotako informazioan oinarrituta baliabideak nola eskuratu eta erabiltzen diren, hala nola kostuak, gastuak eta sarrerak, aztertu eta kontrolatu egiten duen kontabilitatearen adarra da, etorkizuneko helburu eta programei buruz erabakiak egokiro hartzen aldera. Aurrekontuak eta kostu estandarrak , produktibitateak, sailetako kostuak, produktu eta produktu-lerroen kostuak aztertzen ditu gehienbat. Eguneroko jardunean zentratzen den ustiapeneko kontabilitate analitikoa ez bezala, kudeaketa-kontabilitatea etorkizunari begira garatzen da bereziki.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, management accounting; gaztelaniaz, contabilidad de gestión, contabilidad gerencial, contabilidad directiva.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.