Kuartil arteko ibiltartea


KategoriakEstatistika

Kuartil arteko ibiltartea, kuartil arteko heina edo kuartil arteko tartea lehenengo eta hirugarren kuartilen arteko distantzia da, aldagai estatistiko kuantitatibo baten sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena. Kuartil arteko ibiltartean datuen %50ak biltzen dira, erdiko %50ak hain zuzen. Tarte hori zenbat eta zabalagoa izan, sakabanatze orduan eta handiagoa dela irizten da. Abantaila gisa, datu atipikoek ez dute eragiten, hau da, neurri sendoa da; baina eragozpen gisa, datuetan biltzen den informazio guztia ez dela barne hartzen ere aipatu behar da, mutur bakoitzean datuen %25ak baztertu egiten baititu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, interquartile range (IQR), gaztelaniaz, recorrido intercuartílico.

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.