Kristal Hautsien Gaua (alemanez Kristallnacht edo 1938 Novemberprogrome), 1938ko azaroaren 9tik 10era bitartean gauean zehar gertatu zena, juduen aurkako pogrom edo eraso-segida izan zen, nagusiki Alderdi Naziko SA edo Erasorako Sekzioek eta Alemaniako biztanleria zibilak egindakoak, non dozenaka judu hil zituzten, ehunka zauritu, ehunka pertsona hil, gerora hainbatek beren buruaz beste egin, milaka atxilotu eta kontzentrazio esparruetara erbesteratu, bortxaketa kopuru zehaztugabea eta ezin konta ahala umiliazio egin, eta juduen milaka sinagoga eta jabetza suntsitu edo erre ziren (hortik dator Kristal Hautsien Gaua izena), Alemanian eta Austrian, erregimen naziak toleratu, justifikatu eta bultzatu ere egin zuen istiluetan. Eraso horiek justifikatzeko aitzakiatzat erabili zen poloniar judu gazte batek egun horretan bertan Parisko enbaxada alemaniarreko diplomatiko bat erail izana, juduen aurkako nazien jazarpenaren aurkako protesta edo mendeku gisa. Alemaniako barne-erreakzioa axolagabekeriazkoa izan zen, erregimen naziaren aldetik noski, baina baita erregimenetik kanpoko sektoreetatik ere, hala nola eliza kristauetatik eta ingurune intelektualetik. Nazioarte mailan, ordea, sumina nagusitu zen. Komunitate judua traumatizatuta geratu zen, eta hortik etorri zen gertaera horien ondorioz izandako hainbat juduren suizidioa, Alemaniatik beste herrialde batzuetara juduek ihes egiteko ahaleginak bizkortzen ziren bitartean. Hilketen eta beste krimen batzuen erantzule zuzenak apenas jazarri eta zigortu zituen Alemaniako justiziak. Erregimen naziak gertatutakoa erabili zuen juduen aurkako jazarpena areagotzeko, Holokaustoa ekarri zuen Azken Irtenbidea deiturikoan amaituz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
1789ko abuztuaren 4ko gaua1789ko abuztuaren 4ko gaua izenarekin Frantziako Iraultzaren baitan Asanblea Nazional Eratzaileak pribilegio feudalak ezabatzeko hartu zituen erabakiak biltzen dira. Egun batzuk lehenago, uztailaren 14an, Bastillaren Hartzearen ondoren gertatu…
gaua sartua, dena nahastuaGauaren iluntasunean gauzak edo pertsonen akatsak ezkutuan geratzen direla eta, beraz, haiek atzematea zaila dela adierazteko. Beste hizkuntzetan gaztelaniaz, de noche, todos los gatos son pardos
Labana Luzeen Gaua (1934)Labana Luzeen Gaua 1934ko ekainaren 30ean SA edo Eraso-Sekzioen aurka Adolf Hitler-ek agindutako operazioa izan zen, non SS eta Gestapoko indarrek SA-ko buruzagi Ernst Röhm eta SA-ko goi…