Espainiako gizarte segurantza sisteman, kotizazio oinarria eta oinarri arautzailea kontingentzia baten ondorioz (erretiroa, lan istripua, gaigabezia, langabezia, ...) gizarte seguratzaren sistematik jaso beharreko pentsioa edo prestazioa kalkulatzeko erabiltzen diren faktoreak dira. Funtsean, kotizazio-oinarria langilearen ordainsari gordinarekin dator bat, eguneko kalkulatuta. Oinarri arautzailea berriz, kotizazio-oinarri horretatik kalkulaturiko beste faktore bat da, azkenean horren portzentaje gisa prestazioaren zenbatekoa emango duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, base de cotización y base reguladora.
Loturiko artikuluak
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
Zerga-oinarria (oinarri zergagarria, oinarri ezargarria)Zerga oinarria, oinarri zergagarria edo oinarri ezargarria, ordaindu beharreko zerga karga-tasa deritzon portzentaje baten bitartez kalkulatzen denean portzentaje hori aplikatzen zaion kalkulu-oinarri edo totala da. Adibidez, 20.000 euroko…
Kalkulu-oinarriaBereziki portzentaje bat kalkulatzerakoan aipatua, kalkulu-oinarria ehuneko edo portzentaje jakin bar aplikatzen zaion kopuru edo kantitatea da. Orokorrago, ordea, kalkulu-prozedura bat abiarazteko erabiltzen den hasierako balioa ere izan…