Kostu-mozkin analisia gehienbat inbertsio-proiektu publikoak (administrazio publikoetatik abiarazitakoak finantzazio publikoarekin) ebaluatzeko erabiltzen den metodologia da, proiektuak dakartzan kontu eta mozkin guzti-guztiak barnehartzen dituena, despoltsapenak eta diru-sarrerak dakartzatenak nahiz diruz zuzenean zenbatu ezin daitezkeen kostu eta mozkin sozialak, merkatuak jasotzen ez dituenak. Beraz, diru sarrerak ken irteerak eragiketa sinpletik haratago, kostu-mozkin analisiak bereziki aztertzen ditu kostu eta sarrera ezkutuak eta horien balioespena. Halaber, ebaluatzen ari den proiektuaren alternatibak ere aztertzen ditu, aukera-kostuak kontuan hartuz, itzal-prezioen bitartez besteak beste. Adibidez, lanpostuak sortzen dituen proiektu bati buruz, langabetuak gizarteari dakarkion kostu soziala ere barneratuko luke kostu-mozkin analisiak, inbertsioen analisi klasiko batek horren soldata baino kontuan hartuko ez lukeen bitartean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cost-benefit analysis; gaztelaniaz, análisis coste-beneficio.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kostu errealakKostu erreala enpresak iraganeko produkzioan edo zerbitzuak burutzean sortu duen kostua da, behar bezala kontabilizatua (bereziki kostu historikoaren irizpidean oinarrituta), etorkizunera begira kalkulatzen diren kostu estandarrak eta kostu…
Kostu diferentziala eta mozkin diferentzialaKostu diferentziala eta mozkin diferentziala bi erabakiek dakarten kostuen edo mozkinen arteko aldea edo diferentzia da, erabaki horien artean aukeratzeko erabiltzen dena. Bereziki, kostuen kontabilitatean baliatu beharreko kontzeptua…
Aukera-kostuakAukera-kostua erabaki bat aukeratu eta besteak baztertzeagatik sortzen den kostua edo etekin-galera da, baztertu diren erabakietan eskura zitekeen irabazi handiena. Adibidez, hondartzara joatea erabakitzean, mendira joateko plana baztertuz, ez da pentsatu…