Kostu logistikoak hornidura-katearekin lotutako kostuak dira, hala nola lehengai eta produktu bukatuen biltegiratzearekin eta garraioarekin loturikoak. Enpresaren kostu totalaren zati handi bat izan daitezke. Hain zuzen ere, ekoizpena kudeatzeko sistema batzuk kostu logistikoen kontrolean eta minimizazioan oinarritzen dira, enpresaren mozkina maximizatzeko helburuarekin, hala nola just-in-time sistema, bezeroen eta hornitzaileen artean nahiz biltegien eta produkzio-tailerren artean koordinazioa garatuz eta alperrikako kostuak atzemanez eta saihestuz.
Loturiko artikuluak
Kostu-zentroakKostuen kontabilitatean, kostu-zentroa kostuak identifikatu, kontabilizatu eta indibidualizatu egiten dituen enpresako atal edo saila da. Kostuak kostu-zentroetan lekuratu, sailkatu eta banatzeak zeharkako kostuen egozpena ahalbidetzen du enpresako produktu…
Kostu errealakKostu erreala enpresak iraganeko produkzioan edo zerbitzuak burutzean sortu duen kostua da, behar bezala kontabilizatua (bereziki kostu historikoaren irizpidean oinarrituta), etorkizunera begira kalkulatzen diren kostu estandarrak eta kostu…
Hornidura-katea (hornikuntza-katea)Hornidura-katea edo hornikuntza-katea enpresa batek merkaturatzen duen pruduktu eta zerbitzuetan esku hartzen duten eragile guztiak eta haien jarduerak biltzen ditu, lehengaien aukeraketa eta erosketatik, hornitzaileekin harreman egokiak ezarriz,…