Estatistikan, korrelazio-matrizea aldagai-multzo bateko aldagai-bikoteen arteko korrelazio-koefizienteen zerrenda da, matrize batean ordenaturik, korrelazio bakoitzeko aldagaiek dagokion errenkadak eta zutabeak ematen dutelarik. Korrelazio-matrizeak simetrikoak dira (berdinak dira x aldagaiaren eta y aldagaiaren arteko korrelazioak, alde batetik, eta x aldagaiaren eta x aldagaiaren artekoak, bestetik), eta unitate elementuak osatzen du diagonala (aldagai baten eta bere buruaren arteko korrelazio koefizientea 1 da).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, correlation matrix; gaztelaniaz, matriz de correlación.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ansoffen matrizeaAnsoff-en matrizea Igor Ansoff (1918-2002) estatubatuar matematikari eta ekonomilariak garatutako tresna da, enpresaren hazkunde aukerak hautemateko. Horretarako, produktuetan edo merkatuetan hazi behar den bereizten du, eta horietako bakoitzeko…
Datu-matrizeaDatu-matrizea edo datuen matrizea datu multzoa adierazteko modu bat da, datu guztiak zerrendatzen dituena, matrize moduan, ohikoan jaso edo aztertutako elementuen datuak errenkadetan jartzen dituena, eta jaso edo…
KorrelazioaEstatistikan, korrelazioa bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa da, aldagai horietan izandako aldaketen arteko erlazioa aztertzen duena (batak gora egitean, besteak gora egiten duen ala ez, eta zenbaterainoko indarrez).…