Koreako Gerra


KategoriakHistoria

Koreako Gerra edo Koreako Guda 1948 urtean, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, sortu ziren Ipar Korea eta Hego Koreako estatuen arteko gerra izan zen, 1950tik 1953ra bitartean garatu zena, azkenean armistizio batez bukatu zena, non bi estatuen arteko demarkazio-lerro bat finkatu zen, egun ere indarrean dagoena. Koreako Gerra bloke komunistaren eta Mendebaldeko blokearen arteko gerra hotzarekin loturiko lehen gatazka armatua izan zen.

Ipar Korea izan zen militarki erasotzen lehena Hego Korearen aurka, Txinako Errepublika Sozialistaren eta Sobietar Batasunaren laguntza militarraz. Sortu berria zen Nazio Batuen Erakundeak erasoa salatu eta koalizio militarra osatu zuen Hego Korea sostengatzeko, Estatu Batuetako eta beste herrialde batzuetako tropa ugari bidaliz. Koalizio militar honek kontraeraso arrakastatsua egin zuen Ipar Korearen aurka, Ipar Koreako lurraldean sakon sartuz, baina Txinak bidalitako tropek kontraeraso hau gelditu eta aurrera egin zuteneta Hego Koreako Seul hiriburua bereganatzera ere heldu ziren 1951 urteanh, baina aste gutxitan Nazio Batuen koalizioak berriz ere aurrera egin zuten, gutxigorabehera 38 paraleloaren lerroan geldituz.  Azkenean, bi aldeen arteko negoziaketek armistizioa eta paralelo horren inguruan eremu desmilitarizatu bat adostu zuten, zeinaren erdian egun de facto Ipar Korearen eta Hego Korearen muga kokatzen den.

274 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.