Kontzertu ekonomikoak espainiar estatuaren eta Hego Euskal Herriko foru ogasunen arteko akordioak (kontzertuak) dira, zeinen arabera foru ogasunek estatu mailan ezarritako zergak bildu eta kudeatu, eta estatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan burutzen dituen administrazio eta zerbitzuen trukean haietatik kupo izeneko diru kopuru bat jasotzen duen. Antzinako euskal foruetatik eratortzen den pribilegioa da, batzuen arabera, eta eskubide historikoa, besteen arabera.
Azken guda karlistak ekarri zuen euskal foruen deuseztapenaren ondoren, 1876 urtean, estatuak Bizkaiko Foru Diputazioarekin adostu zuen lehenengo kontzertu ekonomikoa, 1878 urtean. Berehala bat egin zuten Araba eta Gipuzkakoa diputrazioek. Kontzertua berritu egin zen 1887, 1894, 1906 eta 1925 urteetan baino Francoren diktaduraren garaian bertan behera geratu ziren, Arabakoa eta Nafarroakoa salbu, harik eta espainiar trantsizioan kontzertu ekonomikoak berreskuratu zairen arte, Euskadi eta Nafarroako autonomia-estatutuekin batera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten duten politika ekonomiko mota bat da, familia eta beste agente ekonomikoen errentaren banaketan eskuhartzea helburu duena. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta…
Politika makroekonomikoakPolitika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
KupoaKupoa Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazioak Espainiako Estatuari aldiro ordaindu behar dion diru zenbatekoa da, Euskadiko administrazioaren ardura edo eskumenekoak ez izateagatik, estatu zentralak ordaintzen dituena, hala nola defentsa,…