Kontuen ikuskaritza edo kontuen auditoria enpresaren urteko kontuak eta beste egoera finantzarioetako dokumentuak berrikusi eta egiaztatu egiten dituen jarduera da, ikuskari edo auditoreek burutzen dutena, enpresaren urteko kontuek irudi zintzoa ematen duten ziurtatze aldera. Borondatezkoa nahiz derrigorrezkoa izan daiteke; derrigorrezkoa izaten da enpresa merkatu erregulatuetan eta finantza-bitartekaritzan jardun eta administrazio publikoarentzat lanak egiten dituenean. Kanpokoa, kanpoko ikuskari batek burutzen duenean, nahiz barnekoa ere izan daiteke. Ohikoena kontabilitate-egoerak ikuskatzea bada ere, administrazio-ikuskaritza, ingurumen-ikuskaritza eta operazioen ikuskaritza ere egiten dira, aztertzen den enpresaren arloaren arabera.
Hemen, PDF formatoan, izakinen ikuskaritzari buruzko material gehiago aurki dezakezu.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
ZirkularizazioaZirkularizazioa edo saldoen zirkularizazioa enpresak bezero, hornitzaile eta harremanak dituen beste agenteekin dituen saldoak zuzenak diren egiaztatzeko auditoriako prozedura da, bezero, hornitzaile edo dena delakoei gutunak bidaliz adieraz…
Barne kontrolaAgian kontrolaren kontzeptu orokorrari buruz ere jakin nahi duzu. Barne kontrola edo barneko kontrola enpresa edo beste erakunde baten baitan burutzen den prozesua da, helburu dituena: enpresaren helburuak…
-