Kontabilitatean, kontabilitate-idazpena edo, besterik gabe, idazpena enpresaren egitate edo operazio finantzarioetako bakoitza jasotzen duen idatzizko erregistro laburra da, kontabilitate-liburuetan txertatzen dena. Alde biko kontabilitate-sistema erabiltzen denean, kontabilitate-idazpenen segidak egunkari-liburua osatzen du.
Zuzenbidean, berriz, idazpena Jabetza Erregistroan egiten den oharra da, ondasun higiezin baten gaineko eskubide eta obligazioen titulartasunari buruzkoa. Erregistro Zibilean egiten diren oharrak ere badira, hala nola jaiotza, heriotza eta ezkontzeeri buruzkoak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, asiento contable.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Liburu NagusiaKontabilitatean, Liburu Nagusia enpresako kontu bakoitzean izandako mugimenduak eta saldoa, zorduna edo hartzekoduna, jasotzen dituen agiria da. Kontu bakoitzari eragin dizkioten eragiketen jarraipena egitea ahalbidetzen du, eragiketa horien…
Egunkari LiburuaEgunkari Liburua, Eguneroko Liburua edo besterik gabe Egunkaria eta Egunerokoa ere deituak, enpresa bateko egitate ekonomikoak (salmentak, erosketak, ordainketak eta abar) idazpenen bitartez egunez egun eta banan-banan jaso…
Kontuko idatzoharraKontuko idatzoharrak kontabilitateko idazpen soilen bitartez erregistratzen diren finantza eragiketak dira, eragiketa horiei dagokien idatzizko agiri edo titulu fisikorik gabe. Hala gertatzen da esaterako, Espainiako Altxorreko letrekin eta…