Espainian, Kontabilitate Plan Orokorra (gazteleraz, Plan General de Contabilidad) enpresek derrigorrez garatu behar dituzten kontabilitate-printzipioak, irizpideak eta arauak jasotzen dituen legea da. 2007 urtean plazaratu zen, errege-dekretu batez, Horrekin batera, Enpresa Txiki eta Ertainentzako Kontabilitate Plan Orokorra ere atera zen, 2007 urtean bertan, enpresa horientzako kontabilitate sinplifikatu bat ahalbidetzen duena. Espainiako hirugarrne kontabilitate-plana izan zen, 1973ko eta 1990eko kontabilitatte-planen ondoren.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontabilitate mekanizatuaKontabilitate mekanizatuak kontabilitatea erregistratzeko eta horri dagozkion kalkuluak egiteko makina mekaniko eta elektromekanikoen teknologia eta horren bitartez garatu zen prozedura multzo bati egiten dio erreferentzia, ordenagailu elektronikoak 1970eko…
Kontabilitate-normalizazioaKontabilitate-normalizazioa edo normalizazio kontablea kontabilitatean arau eta irizpide komun eta orokorrak finkatu eta zehazteko prozesua da, kontabilitatearen praktika homogeneo edo berdina izan dadin enpresa guztietan, kontabilitate-egoeretatik sortzen den…
Kontabilitate-harmonizazioaKontabilitate-harmonizazioa herrialde desberdinetako kontabilitate-arauak eta irizpideak adostasunez berdintzeko prozesua da, kontabilitate-normalizazioaren prozesuaren baitan, nazioarteko kontabilitate-elkarteek eta erakundeek elkarrekin garatzen duten lanaren ondorioz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, armonización contable.