Konpetentzia digitala (ingelesez, e-skills) informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) era autonomo, eraginkor, kritiko, arduratsu, etiko eta seguruan baliatzeko gaitasuna da, lanean nahiz aisialdian. Europako hezkuntza sisteman ezarritako 8 oinarrizko konpententzietako bat da. Zehar-konpetentzia da gainera, hots disziplina guztietan landu eta eragiten duena.
Konpetentzia digitalaren baitan dimentsio hauek biltzen dira:
- Informazioa eta datuak bilatu, aukeratu, aztertu eta antolatzea.
- Sareetan parte hartu eta sarean informazioa komunikatu eta partekatzea.
- Eduki digitala sortzeko ahalmena, formato desberdinetan, jatorritik nahiz aurrez egindako edukiak moldatuz.
- Sareetan segurtasunez murgiltzea, norberaren informazioa eta pribatutasuna babestuz.
- Problemak ebaztea, zeregin baten aurrean eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak identifikatuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Diziplinartekotasuna hezkuntzanHezkuntzan, diziplinartekotasuna (batzuetan, gaizki bada ere, disziplinartekotasuna ere deitua) irakasgai edo kurrikulumeko diziplina edo jakintza-arlo batzuetan batera landu daitezkeen eduki, gai edo jardueren ezaugarria da, gai horiek arlo horiek…
Gaitasun paralinguistikoaGaitasun paralinguistikoa edo konpetentzia paralinguistikoa hitzik gabeko edo hitzez kanpoko komunikaziorako gaitasuna da, tonua, keinuak, jarrerak eta orokorrean hitzezko komunikazioaren literaltasunetik haratago, transmititu nahi den emozioak bideratu eta…
Natibo digitalakNatibo digitalak tresna digitalak erabiliz edo haiekiko kontaktuan hazi diren pertsonak dira, eta beraz printzipioz oinarrizko konpetentzia digitalak dituztenak. Natibo digitalak XX. mendearen bukaeratik sortutako pertsona dira orokorrean…