Konfiantza-arrakala genero-arrakala mota bat da, zeinaren arabera gizonezkoek seguruagoak sentitzen diren dagozkien gaitasun eta ardurekin, emakumeek esleitzen zaizkien ardurak betetzeko zalantzak izaten dituzten bitartean. Iruzurtiaren sindrome delakoaren generozko aldaera bat baino ez da, patriarkatuak emakumeak gutxiestearen poderioz eraginda garatzen den emakumeen autoestimu eskasaren ondorioz gertatzen dena. Konfiantza-arrakala zoru itsaskorraren eta kristalezko sabaiaren eragilea da kasu askotan. Egindako ikerketen arabera, ordea, emakumeak gizonak bezain gai dira ataza eta proiektu gehienak garatzeko, argi utziz horrela emakumeek autoestimu eskasa izatea gizarte arazoa dela eta emakumeen arazo indibiduala; epe luzera onuragarria den gizarte langintzaz gainera, ordea, emakumeek indibidualki autoestimua lantzea konfiantza-arrakala gainditzeko epe laburreko tresna guztiz garrantzitsua da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, confidence gap; gaztelaniaz, brecha de confianza.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kristalezko sabaiaKristalezko sabaia emakumeek emakume izateagatik euren lanbidean maila batetik aurrera egiteko aurkitzen duten muga da, bereziki erabaki garrantzitsuak hartu behar diren ardurak bereganatzerakoan zein zuzendaritza postuetara heltzeko, gizonak…
KonfiantzaKonfiantza beste norbaitek gure esperantzak eta igurikimenak bete eta desengainurik hartuko ez delako sinesmen eta jarrera da, baikortasunez edo aldez aurreko esperientzian oinarritua. Garrantzitsua da gizarte harremanak horretan…
Zoru itsaskorraZoru itsaskorra edo lurzoru itsaskorra emakume langileek lanpostu prekarioak baino hoberik lortzeko zailtasun edo oztopoak dituztenean gertatzen den egoera da, bereziki gizonekin alderatuta eta genero-diskriminazioaren ondorioz. Lurzoru itsaskorrak…