Komorbiditatea edo komorbilitatea gaitz nagusi batekin batera agertzen diren sintoma, nahasmendu, arazo eta beste gaixotasunen presentzia da. Sintoma, nahasmendu eta arazo horiek komorbidoak direla esaten da. Adibidez, droga kontsumoa buruko nahasmendu askori buruz komorbidoak dira, eta autismoaren komorbilitatea epilepsiak, antsietateak eta nahasmendu bipolarrak osatzen dute.
Komorbiditatea kausala izan daiteke, gaitz batek beste nahasmendu bat eragiten duenean zuzenean, edo arrisku-faktoreko komorbiditatea, loturiko gaitzak arrisku-faktoretzat hartzen direnean, adibidez obesitatea eta bihotzekoaren arriskua. Komorbiditatea independentea ere izan daiteke, batera agertzen diren gaitzek elkarrekin loturik ez daudenean.
Komorbiditatearen eragina aztertzen duten bi indize daude, Charlson indizea eta Elixhauser indizea, batera gerta daitezkeen gaitz eta arrisku zerrenda batean, horien konbinazio bakoitzeko pazienteak duen bizitza-itxaropena eta bestelako aldagaiak estimatzen dituena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Kostu diferentziala eta mozkin diferentzialaKostu diferentziala eta mozkin diferentziala bi erabakiek dakarten kostuen edo mozkinen arteko aldea edo diferentzia da, erabaki horien artean aukeratzeko erabiltzen dena. Bereziki, kostuen kontabilitatean baliatu beharreko kontzeptua…
Diagnostiko diferentzialaDiagnostiko diferentziala zenbait sindrome, nahasmen eta gaixotasunek sintoma berdin edo antzekoak dituztenean erabiltzen da. Kasu horietan, funtsezkoa da sindrome edo nahasmendu bakoitzari era esklusiboan eta diferentzialean dagozkion sintomak…