Moneta batasuna edo diru batasuna herrialde subirano batzuek diru edo dibisa komun bat baliatzea adosten duteneko egoera da. Beste batzuetan ordea, moneta batasuna herrialdeek euren diru unitateak atxiki,…
GizapediaKolkhozak, 1917ko Errusiar Iraultzaren ondoren Errusian, eta 1922tik aurrera Sobietar Batasunean, eratu ziren nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen kolektiboak izan ziren, estatu komunistak sustatuak. Hasieran, lurjabe handiei egindako desjabetzeei esker eskuratutako lurrekin eratu ziren eta haietara lurrik ez zuten nekazariak atxikitzen ziren. Kolkhozaren jabetza estatuari zegokion, eta bertan lan egiten zuen nekazariek nekazaritzako tresna batzuen jabe baino ezin zitezkeen izan; gainera, ekoizpenaren zati handi bat estatuari eman behar zitzaion. Hasieratik, kolkhozek oso produktibitate txikia izan zuten; hala ere, erregimen komunistak jarraitu zuen kolkhozak eratzen, batzuetan eta bereziki Stalinen agintaritzapean derrigorrezko kolektibizazioaren bitartez; hala ere, Sobietar Batasunak ezarritako nekazaritza-ekoizpen helburuak ez ziren betetzen eta askotan uztaren zati handi bat konfiskatzen zuten, nekazariak eta horien familiak egoera larrian utziz. Estalinismoan zehar garatu zen politika horren ondorioz, 1930eko hamarkadan, Holodomor izeneko gosete izugarria zabaldu zen Ukrainian eta Sobietar Batasuneko beste lurralde batzuetan. Bigarren Mundu Gerra bukatuta, kolkhozetako produktibitatea handitzeko ahaleginak egin ziren, baina orokorrean alferrikakoak izan ziren; hala ere, milaka eta milaka kolkhozek indarrean eta lanean jarraitu zuten Sobietar Batasunaren desagerpenera arte, 1990 urtean. Hortik aurrera kolkhozetako lurrak eta makineria pribatizatzen joan ziren.
Ikus, gainera

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.