Kolektibismoa pertsonek haien gizatalde, komunitate edo kide diren erakunde kolektiboko helburu eta arauei jarraitzen dieten sistema soziala da, haien interes propioak eta berezko eskubideak alde batera edo bigarren maila batean utziz. Indibidualismoaren aurkako sistema da. Badago kolektibismoaren adiera ekonomikoa ere, non banakoak ekoizpen baliabideen jabetza pribatua eta ekimen ekonomikoa izateko bidea ixten zaion, ondasunen jabetza publikoa edo estatala bultzatuz eta ekimen ekonomikoa estatuaren esku utziz. Kolektibismo ekonomikoa herrialde komunista eta sozialistetan garatu zen XX. mendean, batzuetan hertsiki (komunismoan, esaterako) eta beste batzuetan era irekiagoan (sozialdemokrazian), mendearen amaieran haren gainbehera gertatu zen arte. Faszismoa ere kolektibismoa aldezten duen filosofia politikoa da, nazioa eta estatua pertsonaren gainetik jarriz. Historiako zibilizazio eta kultura asko ere koleitbismoan oinarritu dira, eta egun ere aurki daitezke esperientzia kolektibistak, kooperatibismoaren inguruan esaterako.
Kolektibismoaren oinarriak filosofian daude: Jean-Jacques Rousseau filosofoak gizakiek haien egiazko izaera eta askatasuna talde baten baitan aurkitzen dutela baieztatu zuen; Hegel ere bat etorri zen ideia horrekin, eta Karl Marx-ek gizakien kontzientzia sozialki eratzen zela aldeztu zuen.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
IndibidualismoaAgian Indibidualismo metodologikoa bilatzen ari zinen. Indibidualismoa pertsona, banako edo indibiduoari lehentasuna ematen dion jarrera filosofiko eta politikoa da, haren eskubide eta interes pertsonalak, moralak, ekonomikoak eta bestelakoak,…