Kognomena edo latinez cognomena Antzinako Erromako hiritarren izen osoaren ataletako bat da, praenomoen eta nomen direlakoen ondorengoa, izenaren bukaeran alegia, eta hasiera batean pertsonaren ezaugarri fisikoren bat edo bere izaera adierazten zuen arren, laster heredagarri bilakatu zen eta era horren gens edo familia adierazten zuen nomen delakoaren atal bat izendatzera pasa zen. Adibidez, Marcus Tullius Cicero Zizeronen izenean, Cicero da kognomena, eta haren arbaso batek sudurrean zuekan pikor bati egiten omen dio erreferentzia. Beste kogonomen arrunt batzuk Crassus (gizena), Calvus (burusoila) edo Clemens (samurra) izan ziren, besteak beste. Batzuetan, bizitzan zehar eskuratzen zen, gudaren batean egindako balentria gogoratzeko (Africanus, esaterako, Eszipion Afrikarraren kasuan).
Loturiko artikuluak
Enkomiendak eta komendadoreakErdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Antzinatea edo AntzinaroaAntzinatea edo Antzinaroa idazketa eta horrekin batera gizarte konplexuak eratu zituzten zibilizazio eta lehenengo estatuen sorreratik Goi Erdi Aroaren hasierara arte, V. mendean Erromatar Inperioa desegin arte alegia,…