Kodizeak edo kodexak garrantzi historiko nabarmena duten liburukiak dira, eskuz egindakoak, inprenta egin baino lehen eta egungo liburuak bezala elkarrekin tolestu eta jositako orriek osatuak. Antzinarotik erabili ziren papiro eta pergaminozko biribilkiak ordeztu zituzten, bereziki Erdi Aroan. Eskuz eignak direnez, ale bakarrekoak dira gehienetan eta haien izendapena, gehienetan latinez, Codex hitzarekin abitzen da, kodizearen gaia edo jatorria adierazten duten beste hitzekin jarraitzeko, adibidez Codex Vaticanus, Codex Parisinus, Codex Matritensis eta abar.
Loturiko artikuluak
Artxibategiak, artxiboak eta artxibistika.Artxibategia agiri eta dokumentuen antolaketa, kudeaketa, deskribapena eta zaintza egiten dituen erakundea da, agiri horiek administrazio publikoaren, erakundeen eta publikoaren esku uzteko, informazio eta ikerketa helburuetarako. Artxiboa agiri…
Bilduma (liburutegiak eta artxibategiak)Bilduma liburutegi edo artxibategi batek dituen dokumentuen multzoa da. Bilduma batean jatorri edo izaera espezifikoa duten dokumentuak biltzen direnean, funts bat osatzen dutela esaten da. Argitalpengintzan, bilduma ezaugarri…
Dokumentuak (liburutegiak eta artxibategiak)Liburutegietan eta arxibategietan, dokumentua bere baitan informazio idatzi, grafiko, edo ikusentzunezkoa duen objektu fisiko edo fitxategi digital bat da, iraunkorra izateko egina, gizakiak irakurri, ikusi eta entzun edota…