Klitoria edo klitorisa bulba edo aluaren goiko aldean dagoen emakumearen organo genitala da, baginako zuloaren eta uretratik 2-3 cm-ra, gutxi gorabehera 10 cm luze den zilindro formakoa, glande izeneko kanpoko alde txiki bat duena, koskor modukoa eta 2 eta 8 mm arteko diametrokoa, kaputxoi batean jasoa eta barne-gorputz barrunbetsuz osatua. Milaka nerbio-amaiera ditu, eta funtzio bakarra da emakumeei plazera ematea sexu-harremanetan eta masturbazioan zehar haren estimulazioaren bidez. Klitoriaren ebakuntza bidezko erauzketa, klitoridektomia deitua, praktika kultural eta erlijiosoa izan da eta izaten jarraitzen du gaur egun ere; arrazoi mediko eta estetikoengatik ere egin izan da. Klitoridinia klitorian sentitzen den oinaze, min edo erremin iraunkorra da. Klitoromegalia klitoriaren hipertrofia edo gehiegizko tamaina da.
Loturiko artikuluak
Ugalkortasuna edo erreproduktibitatea (sexologia)Agian, ugalkortasuna demografiarekin loturik bilatzen ari zinen. Sexologian, ugalkortasuna edo erreproduktibitatea gizon edo emakume jakin baten ugalketa-aparatuak ugaldu edo umeak egiteko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia, bai eta…
Partzialismoa (sexologia)Sexologian, partzialismoa genitalak ez diren gorputzaren atal jakinetarako erakarmen eta desio sexual esklusiboa da, hala nola oin, bular, hanka edo belarriei buruz. Parafilia mota bat da, eta desiratzen…
GenitalakOrgano genitalak edo besterik gabe genitalak (latinezko genitalis hitzetik, "sexu organoak", eta hori generare hitzetik, "sortu") gizakien eta beste animalien ugaltzearekin eta sexualitatearekin loturiko organoak dira, bereziki kanpokoak. Gizakiengan,…