Klima-aldaketa edo aldaketa klimatikoa arrazoi naturalek edo giza jarduerak kliman edo epe luzeko kondizio meteorologikoetan eragindako aldaketa da, eskualde edo planeta mailan. Tenperaturari, prezipitazioari, haizeei eta beste fenomeno meteorologiko batzuei eragiten die, batezbeste, aldakortasunez edota muturreko fenomenoen agerpenean islatuta.
Klima aldaketak nahiko ohikoak izan dira Lurraren historian zehar. Horren kausak askotarikoak dira; besteak beste, aerosolen isurketa atmosferara, karbono dioxidoaren eta gas metanoaren isurketen gehikuntza, kanpoko eremu magnetikoan izandako aldaketak eta Lurrera iristen den eguzki-energiaren maila. Komunitate zientifikoaren gehiengoaren arabera, gaur egun gertatzen ari den klima-aldaketa,
berotze globala dakarrena,
antropogenikoa da gehienbat, hau da, giza jarduera industrialak sorrarazitakoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cambio climático.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Egiturazko aldaketaEkonomian, egiturazko aldaketak sistema ekonomikoaren ezaugarrietan eta horren funtzionamenduan gertatzen diren aldaketa sakonak dira, sistema ekonomikoaren osagaiak, haien erlazioak eta bestelako faktore nagusiak eragiten dituztenak eta gehienetan epe…
Klima (definizioa)Klima (antzinako grezierazko cien κλίμα, klima, hitzetik, « eguzkiaren inklinazioa », « latitudea »), toki edo eskualde batean eguraldiak dituen ezaugarri erregular eta iraunkorren multzoa da, epe luzerakoak,…
Antropikoa eta antropogenikoaAntropiko eta antropogeniko izenondoek (antzinako grezierazko ἀνθρωπικός, anthrōpikós, hitzetik; euskaraz 'giza') gizakiak sortu edo eragindakoari egiten diote erreferentzia. Adibidez, klima aldaketa antropikoa eta lurzoruen higadura antropikoa edo antropogenikoa, gizakiak…