Klibajea (ingelesezko cleavage hitzetik, "banatzaile", "zatitzaile") 1960ko hamarkadan Seymour Lipset eta Stein Rokkan soziologoek politika arloko gatazkak eta alderdi banaketak azaltzen dituzten zatiketak edo mugak dira. Jatorrian, lau klibaje planteatu zituzten alderdi politikoen banaketaren jatorria azaltzeko: zentro-periferia, eliza-estatua. landa-hiria eta langileak-enpresariak. Gerora, ordea Mendebaldek gizarteetan klibaje berriak planteatu izan dira, ekologia-industria esaterako. Kontzeptua politikatik beste arlo batzuetara ere zabaldu da, orokorrean gizartean dauden zatiketa eta gatazka guztiak azaltzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cleavage; frantsesez, clivage; gaztelaniaz, clivaje, divisoria.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
DisentsuaDisentsua pertsona edo erakunde batzuen artean gai bati buruz iritzi, ikuspegi, helburu eta asmo desberdinak daudenean gertatzen den egoera da. Bi eratara bideratu daiteke disentsua: alde batek bere…