Kirol eragileak


KategoriakKirola

Kirol eragileak, kirolean, ekimen eta praktika sozial moduan, jarduten duten gizarte eragileak dira, pertsonak, taldeak zein erakundeak, kiroletan gertatzen diren interakzio eta ekintza sozialetan parte hartzen dutenak. Haien artean biltzen dira kirolariak, kirola praktikatzen dutenak alegia, entrenatzaileak, epaileak, kirol elkarte edo klubetako kideak eta arduradunak, kirol federazioak eta kirol ekintzaile eta antolatzaileak. Kirolaren muina edo lehen maila eratzen duen eragile hauetaz gainera, kirola gizarteko beste hainbat sistema eta erakundeekin lotzen dela aintzat hartuz, familiako eragileak (gurasoak, bereziki), eskolako eragileak (irakasleak, bereziki),  gobernua eta erakunde publikoak, sustatzaile eta laguntzaile gisa, enpresa babesleak, hedabideak, nazioarteko erakundeak eta noski, afizioa edo zaletuak, kirola fenomeno sozial global gisa zabaldu duen eragile nagusia.

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, actores sociales en le deporte.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.