Katolizismoan, kinkuagesima Hausterre-eguneko aurreko igandea da, Garizuma aurreko azken igandea alegia. Izena Kinkuagesima egun horretatik Pazko Igandera arte dauden berrogeitamar (quinquaginta, latinez) eguneko segidari egiten dio erreferentzia. Kinkuagesima inauteri-igandea da gainera, Garizumaren aurreko inauteri-zikloan. Ohartzekoa da, Garizuma hitzak Hausterre-egunetik Pazkoko igandera arte dauden berrogei (latinez, quadraginta) eguneko epea adierazten duela. Bi epeen arteko hamar eguneko desfasea dira Kinkuagesimatik Hausterre-egunera dauden hiru egunak gehi Kinkuagesimatik Pazkoko igandera dauden zazpi igandeak, zeinetan ez den penitzentziarik egin behar.
Beste hizkuntzetan; gaztelaniaz, Quincuagésima.
Loturiko artikuluak
Zisma (erlijioa)Zisma (latinezko schisma,hitzetik, eta azken hau antzinako grezierazko σχίσμα schisma hitzetik, 'zatiketa') konfesio erlijioso baten baitan sortzen den zatiketa edo banaketa da, bereziki dogma erlijiosoetan sortu diren desadostasunengatik.…
Unibertsalismoa (erlijioa)Unibertsalismoa Jainkoak pertsona guzti guztiei, haien sinesmen, fede zein jokabideari erreparatu gabe, salbamena emango diela baieztatzen duen jarrera edo sinesmen erlijiosoa da. Kristautasunean orokorrean ukatzen den sinesmena da.
Erretribuzioa (erlijioa)Agian erretribuzioa ordainsariaren adieran bilatzen ari zinen. Erlijioan, erretribuzioa pertsona batek bere ekintzengatik edo jokabideagatik Jainkoarengandik jasotzen duen saria edo zigorra da.