Katastrofismoa ezkortasunezko jarrera gehiegizkoa da, maiz irrazionala, egoera jakin batek okerrera egin eta azkenean kolapsoa ekarriko duela aurresaten duena. Adibidez, enpresa batek pairatzen duen krisi batean, jarrera katastrofista batek krisi horrek azkenean enpresaren porrota aurreikusiko luke, baina horretarako argudio objektiboak azaldu gabe.
Katastrofismoak egoera arriskutsuari buelta emateko pizgarri edo akuilu moduan jokatzea ekar dezake berarekin, baina baita ere etsipenezko jarrera, ezer egiterik ez dagoela eta gauzak aldatzen saiatzea alperrikakoa dela. Nolanahi ere, jarrera arriskutsua da beti, informazio nahikorik jaso gabe, uneko egoera eta aurresanak objektibotasunez aztertzera ez daramana.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aurresanak (predikzioak, iragarpenak)Iragarpena, aurresana edo predikzioa geroko gertaera edo bilakaera bati buruz arrazionalki egiten den proposizioa da. Aurresanak egiteko teknika bi sailetan banatzen dira bereziki: teknika kuantitatiboak, gehienetan estatistikan oinarrituak,…
Katastrofismoa (natur zientzietako paradigma)Katastrofismoa, Lurraren historian hondamendi eta fenomeno bereziak, egun jadanik gertatzen ez direnak, izan zirela eta horien ondorioz egungo Lurra eta bizitza eratu zirela baieztatzen duen paradigma zientifikoa da,…
ImmobilismoaImmobilismoa (*inmobilismoa) arlo politiko, ekonomiko eta sozialean berrikuntza eta aldaketen aurkako jarrera da, status quo eta uneko egoerari atxikitzea bultzatzen duena. Era guztietako erakunde eta entitate politikoetan gerta…