Bibliotekonomian, katalogo bibliografikoa liburutegi batean edo liburutegi multzo batean dauden liburu, egunkari, aldizkari eta beste dokumentu guztien zerrenda da, sistematikoki antolatua eta ordenatua. Tradizionalki, katalogo bibliografikoak kartulinazko txarteletan jasotako erregistro bibliografikoek osatzen dituzte, baino egun erregistro bibliografikoak sarbide irekiko datu-base informatiko batean jasotzen dira gehienetan. Katalogoan dokumentu bakoitza erregistro bibliografiko baten bitartez jasotzen da, non dokumentuaren deskribapen bibliografikoa zehatza (egilea, izenburua, ...) egin, sarbide puntuak eta signatura edo kokapena zehazten diren. Jasotzen dituen dokumentu motaren arabera, katalogo bibliografikoak (liburuak baino biltzen ez dituena), hemerografikoak (egunkari eta aldizkariakbiltzen dituena) eta abar bereizten dira.
Loturiko artikuluak
Funtsa (liburutegiak)Bibliotekonomian, funtsa liburutegi batean biltzen diren liburu edo bestelako material idatzien bildumetako bakoitza da, jatorri (pertsona baten dohaintza, esaterako) edo gai (feminismoa, adibidez) berekoak. Gehienetan, liburutegiko leku fisiko…
Signatura topografikoaBibliotekonomian, signatura topografikoa liburutegi edo artxibategi bateko liburu eta agiriei esleitzen zaien zifra eta letra kode bat da, liburua edo dokumentua non kokatzen den adierazi eta liburuan edo…
Sarbide-puntuaBibliotekonomian, sarbide-puntua liburutegi edo artxibategi bateko katalogoetan dokumentu jakin bat bilatzeko erabiltzen den hitz, termino edo informazioa da, erregistro bibliografiko jakin batzuetara eramaten duena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, punto…