Kastizismoa (gaztelaniazko castizo hitzetik, "jatorra, garbia", bertakoa dena ere adierazten duena) XVIII. mendetik Ilustrazioaren ideia unibertsalisten aurka Espainian garatutako mugimendu kultural eta ideologikoa da, espainiar bertako kultura herrikoia (tradizioak, hizkera, ...) nabarmendu egiten dituena, eta kontserbadore, erreakzionario eta antintelektualistatzat ere hartu daitekeena. XXI. mendera arte luzatzen den joera da, espainiar identitatea eta nazionalismoa garatuz.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Argien Mendea: IlustrazioaArgien Mendea, Argien Garaia edo Ilustrazioa Europan, XVII. mendetik XIX. menderarte, XVIII. mendean bereziki, Europan eta baita ere Ameriketan, garatu eta zabaldu zen mugimendu intelektuala izan zen, arrazoia…