
François Lehideux-en karikatura, L'Humanité egunkaria, 1944
Karikatura edo irrimarra pertsona baten edo batzuen irudia desitxuratu den marrazkia da, haren hazpegiak esajeratuz edo jarrera komiko batean irudikatuz, trufa egin eta irria eragiteko asmoarekin. Artelan satirikoa da, beraz. Antzinatik ezagutzen da, Ponpeia eta Herkulanoko hormetan karikatura gisako freskoak aurkitu direnez. Baina XVIII. mendetik aurrera bereziki garatu den generoa izan da, politikarietaz irri egiteko bereziki, aldizkari eta komikietan gehienbat.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Efektismoa (artea)Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…
Akuarela edo urmargoaAkuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean…