Ekonomian, kapitalaren intentsitatea jarduera ekonomiko batean kapital fisikoak duen erabilera-proportzio erlatiboa da, ekoizpen faktore gisa, beste kapital aldaera batzuekin alderaturik, hala nola giza kapitalarekin. Kapitalaren intentsitate handia duen jarduera kapital intentsiboa edo kapitalean intentsiboa dela esaten da. Orokorrean, kapitalaren intentsitate handia teknologiaren erabilera handiarekin loturik dago eta lanaren produktibitatea gehitzen du. Halaber, kapitalaren intentsitatea handia duten industriek finantzaketa handia behar izaten dute jarduera garatzeko.
Loturiko artikuluak
Kapital espekulatiboaKapital espekulatiboa edo kapital espekulatzailea operazio espekulatzaile konkretuetan eta orokorrean espekulazioan inbertitzen diren kapitala da, produktu eta zerbitzuen ekoizpenera zuzentzen ez dena eta beraz kapital inproduktiboa dena. Kapital…
Kapital produktiboaKapital produktiboa produktuak eta zerbitzuak ekoiztera bideratzen den kapital edo dirua da, kapital fisikoaren tankera hartzen duena, instalakuntza, makina eta bestelako ondasun iraunkorretan gauzaturik. Sistema kapitalistan, kapital produktiboa kapital-zikloaren…
Kapital fisikoaEkonomian, kapital fisikoa produktu eta zerbitzuen ekoizpenerako baliatzen diren ondasun iraunkorren multzoa da. Enpresek bere jardueran behar dituzten ekoizpen-faktoreetako bat da, zehazki ekipo-ondasunak (makineria), instalazioak eta azpiegiturak biltzen…