Enpresan, kapital finkoa, kapital iraunkorra edo kapital konstantea epe luzera erabiltzeko enpresak dituen aktiboko elementu operatibo material nahiz immaterialek osatzen dute, enpresako jardueran erabiltzen direnak, hala nola eraikin eta bestelako ondasun higiezinek, makineriak eta ibilgailuek eta programa informatikoek. Kontabilitate arloan, ibilgetu terminoa erabiltzen da elementu hauek biltzeko, kapital finkoaren terminoa gehienbat arlo ekonomikoan erabiltzen delarik. Kapital finko edo ibilgetuko elementu horiek, enpresaren berezko jardueraz baliatzen ez diren epe luzerako beste beste aktibo finkoekin batera, aktibo ez-korrontea osatzen dute. Kontzeptua ekonomia osora ere zabaldu daiteke, epe luzerako ekipamendua eta azpiegiturak bilduz orobat bere baitan. Kapital finkoa balio-galera nozitzen du denboran zehar, eta hori estaltzeko amortizazio ekonomikoa zuzkitu behar da aldiro.
Loturiko artikuluak
Kapital harpidetuaKapital harpidetua, harpidetutako kapitala edo harpideturiko kapitala merkataritza sozietate bateko bazkideek eskuratu dituzten akzioen balioa da. Kapital harpidetua bazkideek une jakin batean ordaindu duten diru kapitak despoltsatuaren desberdina…
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.
Kapital iraunkorraKapital iraunkorra kapital sozialak, erreserbek eta epe luzerako zorrek osatzen duten baliabide finantzarioen multzoa da, enpresari epe luzerako inbertsioak garatu eta mantendu, eta aldi berean enpresaren eguneroko jarduerak…